XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ALGERIAN BERRIZ JAZARKUNDEA...

Larunbatean goizean-goizik hedatu da berria Challes jenerala hiru lagunekin jazarkunde baten buru jarri zela aitzineko gauean, eta arrotz parachutista errechimendu batek, Alger-eko gobernu-etche guziez jabeturik, hango buruzagi frantsesak arrestaturik ezarri zituela, Gambiez jenerala eta Morin gobernadorea barne.

Alger-eko radiotik zer nahi erranka arizan dira jazarleak De Gaulle-n kontra, Frantzia trahitzen zuela, eta holako.

Gero manatu diote Constantine-ko, Bône-ko eta Oran-eko jeneraleri jazartzeko hek ere Paris-eko gobernuaren kontra. Ez dute gomita onhartu.

Halere parachutistak sartu dira Oranen, eta hango jeneral nagusia hiritik jalgi da Tlemcen-erat joaiteko.

Joxe eta Olié hegaldatu dira Algerialat, lekuaren gainean ikusteko zer egin: alabainan nehork ez daki chuchen zer deliberatu duketen.

Itchuren arabera, Alger-eko jazartzeak ukanen ditu ondorio haundiak.

Tunizian

Ferhat Abbas-ek jakin duelarik Challes jeneralaren kolpea, hitz-aldi bat egin diote Araberi, othoi kasu egin dezaten, eta ez dezatela amor eman atakatuak balinbadira.

Eratchiki du Evian-eko solasak berriz hartuko dituztela, De Gaullek irabazten badu jeneral oldartuen kontrako auzia.

Frantzian

Frantzian gobernuak zokoak miarazi ditu, gizon lanjeros batzuen geldirik egon-arazteko, beldurrez-eta itsasoz-hunaindian ere zerbait gertha.

Diotenaz, paper batzu hedatu dituzte berri faltsuekin, jendeen buruen nahasteko. Eta beldurra barreatu beharrez plastikariek emendatu dute larunbat aratsean beren lan tristea hilak eta kolpatuak gainez hobengabeen artean.

Gobernuak asaldu-legea jalgi du nahasmenduen debekatzeko.

Prefetek ukan dituzte botere handiak: lanjeros iduri zaizkoten jendeak aparta ditzazkete, biltzarrak debeka, karrosak geldi-araz, eta, eta.

Beharrez kazetak ere iker dezazkete agertu gabe; bainan ez omen dute oraino nahi hortaratu!

De Gaullen hitza

De Gaulle jeneral jauntzian mintzatu da Frantseseri igande aratsean erranez zer makur eta desohore handia den Algerian gertatu jazarkundea.

Galde egin du nehork ez dezoten obedi aintzindari desobedienteri; eta denek traba ditzaten beren urhatsetan bai Afrikan, bai Frantzian, gisa eta manera guziez.

Jakina-arazi du Constitution-eko 16 garren artikuluaren arabera, eskuetan hartzen duela Frantziaren zortea: legezko aintzindaria izanen da bere kargua bururatu arte, edo indarra ala bizia galdu arte, eta ondoko bat, utziko duela, legezko segida izan dadien, zer gerta ere.

Finitzean erran du: Frantses jaun-andereak, lagunt nezazue!

Gobernuaren ez trabatzeko

Langilek eta eskol-emailek erabaki dute ez dituztela beren grebak segituko, gobernuak baitu aski lan Algeriako jazarri jeneralen zentzatzen.

Gisa berean politika alderdi batzuek jakin-arazi diote De Gaulle Presidentari leial egonen zaizkola oraiko kenka gaichtoan: U.N.R., M.R.P., S.F.I.O., De Gaulle sustatu gogo dutenetarik dira.

Langile-zindikatak ere mintzatu dira jazarri jeneralen kontra: ez dute jasanen Errepublika izan dadin mehatchatua.

Algeria moztua

Challe, Salan, Zeller, Jouhaud lau jeneral jezarle nagusiek, radioz diotenaz, Algeria gutiz gehiena bere manupean daukate.

Paris-eko gobernuak delibero bat hartu du, Algeria berechten denaz geroz gobernutik, gobernuak utziko duela bere-ber Frantziatik deus laguntzarik igorri gabe, ez jateko, ez beztitzeko, ez.diru, ez bertze.

Zertara doatzi

Jazarlek jakin-arazi dute beren chedea dela bai Tunizian bai Maroken sartzea, hango tropa araben garhaitzeko.

Frantzia berriz ere desohoratuko dute bertze erresumen aintzinean eta gerla hedatuko beharrik gabe.

Haatik Frantziatik ez diote tropa berririk igorriko, ez eta armarik.

Frantzian zer?

Beren kolpea erreusitzeko, behar lukete Frantzian gobernu bat ezarri beren ideiakoa; diote heien plana zela apirilaren 24-ean parachutista saldo bat Pariserat igortzea.

Bainan heien jokoa ezin gorde dute, eta De Gaullek preparailuak egin arazi ditu huts egin dezaten.

Berek ikusi dute hobe zela okasione hobe baten beha egoitea.

Alde guzietarik De Gaullek ukan ditu metaka goresmenak eta hitz sustagarriak.